Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pavlovic, Zivojin

Filmegile eta idazle serbiarra (Sabac, 1933 - Belgrad, 1998). 1960 ondoko urteetan hasi zen film luzeak egiten. Zaseda (1969, Enboskada) eta Rdece klasje (1970, Galburu Gorriak) filmak zirela eta arazoak izan zituen gobernuarekin eta filmei esker lortu zuen ospeak ez zuen galarazi irakaskuntzatik kanpora zezaten bere lanak “gazteengan zuen eragin kaltegarriagatik”. Azkenaldian bere eleberrietan oinarritutako filmak egitera jo zuen:  Zadah tela (1983, Gorputzaren Usaina). Naturalismo gordineko pertsonaiak izan dira Pavlovicen lanean behin eta berriro agertu zirenak, egoera berrietara zinikoki egokitzeko gai ez diren galtzaile xumeak.