Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pavía y Lacy, Manuel de

Espainiar militarra eta Nafarroako kapitain nagusia (Granada, 1814 - Madril, 1896). Lehen Karlistadan borrokatu zen, eta Novaliches-ko markes eta mariskal tituluak jaso zituen. Frantziara erbesteratu zen O’Donnell-en matxinadak huts egin zuenean (1841). Esparteroren aurka borrokatu zen; Narváez aginpidera iritsi zenean Bartzelonako matxinada eta Nafarroako karlistak menderatu zituen. Gerrako ministroa zen 1847. urtean, Sotomayor-en agintaldian, eta Filipinetako kapitain nagusi izendatu zuten. 1868. urteko iraultzan Elisabet II.aren alde borrokatu zen. Gerra galdu eta bigarren aldiz erbesteratu zen, zauriturik, Amadeo I.a errege egin zutenean hain zuzen. Erregetza berriro ezartzean itzuli zen Madrila. Memorias de la guerra de Cataluña (1851) idatzi zuen.