Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pavelic, Ante

Kroaziako politikaria (Bradina, Herzegovina, 1889 - Madril, 1959). 1920an Zagreb-en abokatu lanetan ari zela, Kroaziako Eskubideen Alderdian sartu zen. 1927tik 1929ra diputatu izan zen Jugoslaviako parlamentuan. 1929an serbiar zentralismoaren aurka matxinatu zen eta Italiako erbestetik ustatxi, eskuin muturreko higikundea, antolatu zuen. Talde horretako kideek Jugoslaviako Alexandro erregea hil zuten Marseillan (1934). Ardatzeko armada Jugoslaviaz nagusitu zenean 1941eko apirilean Pavelic-ek Kroazia estatu independentearen buruzagitza beretu zuen. Hala, Bosnia osoa eta Dalmaziako zati bat hartzen zuen Kroaziak alemaniar babesleen politikarekin bat egin zuen, eta barnealdean serbiar ortodoxoen eta juduen aurkako politika zapaltzailea eraman zuen aurrera. 1945eko maiatzean, Alemania garaitua izanik, Pavelic-ek ihes egin behar izan zuen.