Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nadal Oller, Jordi

Katalan idazle eta historialaria (Girona, 1929). Filosofia eta letretako ikasketak eta Zuzenbidekoak egin zituen. Historia Ekonomikoko katedra du Valentziako Unibertsitatean. Industriaren eta ekonomiaren historian aditua da, eta gai horiei buruzko saiakera asko idatzi du. Bere ikerketen xede nagusietako bat Kataluniako algodoi industriaren eta ehungintzaren garapena aztertzea izan da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak argitaratzen duen Revista de Historia Industrial aldizkariko zuzendaria da 1990. urteaz geroztik. Gaur egun unibertsitate horretako historia ekonomikoko irakaslea da.