Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nabokov, Nikolai

Estatu Batuetako musikagilea, Errusian jaioa (Ljubtcha, Minsk, 1903 - New York, 1978). Busoniren ikaslea izan zen Berlingo kontserbatorioan, eta geroago Parisen osatu zituen ikasketak. 1934. urtean Estatu Batuetara joan eta 1939. urtean hango herritar egin zen. Konposizio irakaslea izan zen erakunde askotan. Balletak idatzi zituen: Oda (1928, Diaghilev-en balletak jendaurrera eramana; Afrodita (1930); Beethovenen balsak (1933), eta Polichinelaren bizitza (1934). Korurako idatzi zuen Job (1932) oratorioa, Pushkinen itzulera (1947) eta Bizitza berria (1949); orkestrarako Sinfonia lirikoa (1934) eta Sinfonia biblikoa (1939); kamera musika eta operak.