Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Naderi, Amir

Irandar zinemagilea (Abadan, 1945). Oso familia pobrean sortu zen, eta beharrak eraginda, ume-umetan hasi zen lanean. Txirotasuna da bere filmen gai nagusia. Argazkilari lanak egin zituen zinema estudio batzuetan modu erabat autodidakta batez. Gero, zinema zuzendaritzara jo zuen. Lehen filma (Khoda hafez rafiq) 1972an zuzendu zuen. Nazioartean Irango iraultzaren ondorengo lehen filmarekin (Davande) ezagutarazi zuen bere lana. Hurrengo filma ez zen agintarien gustukoa izan eta gorderik eduki zuten hainbat urtez. Naderik Estatu Batuetara alde egin zuen; New York hartu zuen bizilekutzat, eta bertan zinemagintzan jarraitu zuen bere estilo minimalista eta dotorea landuz. Filmik aipagarrienen artean ditu: Entezar (1974), Sazdahani (1974), Marsiye (1976) eta Manhattan by Numbers (1993), besteak beste.