Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nädir Shäh

Persiako erregea (Kubkan, 1688 - Fathabad, 1747). Safabidei aginpidea kendu eta Persia menderatu zuten afganiarren aurka borrokatu zen, safabiden dinastiako oinordekoa zen Tahmasp-en alde. Afganiarrak garaitu ondoren, errege izendatu berri zuten Tahmasp-ek probintzia batzuen aginpidea eman zion. 1731n turkiarrei eraso zien eta garaitu egin zituen; turkiarrek ordea mendean hartu zuten Tahsmap erregea, eta horretaz baliatuz Nädir-ek agintea kendu zion Tahsmap-i eta Abbas haren seme gaztea izendatu zuen errege, nahiz eta Nädir bera zen benetako agintaria. Abbas hil zenean Nädir-ek eskuratu zuen erregetza. 1738an Afganistan menderatu zuen eta 1739an Indiako ipar-sartaldea. Diktadura militarra ezarri nahi izan zuen, eta xiitak eta sunniak adiskidetzen eta Persia bateratzen saiatu zen. 1741etik aurrera Persian izan ziren matxinadetan hil zuten.