Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montagnier, Luc Frantses sendagilea, birologoa eta ikertzailea (Chabris, Indre, 1923) 1983an HIESaren erretrobirusa aurkitu zuen Medikuntza Poitiersko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera 1967an ikertzaile gisa hasi zen lanean eta 1974an Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari izendatu zuten 1972 urteaz geroztik Parisko Pasteur Institutuko Onkologia saileko buru da 1983an hainbat urtean egindako lanaren emaitza eman zuen ezagutzera, HIES birusa, eritasunaren tratamenduan aurrerapauso handia izan zena Erretrobirusak Giza Immunitate Eskasiaren Birusa izena hartu zuen 1986an Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an

2008an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen, Françoise Barré-Sinoussirekin batera, Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) inguruan egindako lanengatik. Harald zur Hausen alemaniarra ere saritua izan zen, giza papiloma birusaren inguruan egindako aurkikuntzagatik.

  • Monroe, Marilyn
  • Monrovia
  • monroviar
  • Monsiváis, Carlos
  • montagnard
  • Montagnier, Luc Frantses sendagilea, birologoa eta ikertzailea (Chabris, Indre, 1923) 1983an HIESaren erretrobirusa aurkitu zuen Medikuntza Poitiersko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera 1967an ikertzaile gisa hasi zen lanean eta 1974an Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari izendatu zuten 1972 urteaz geroztik Parisko Pasteur Institutuko Onkologia saileko buru da 1983an hainbat urtean egindako lanaren emaitza eman zuen ezagutzera, HIES birusa, eritasunaren tratamenduan aurrerapauso handia izan zena Erretrobirusak Giza Immunitate Eskasiaren Birusa izena hartu zuen 1986an Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an
  • Montaigne, Michel Eyquem de
  • Montalbán, Begoña
  • Montale, Eugenio
  • Montana, Claude
  • Montana