Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monsiváis, Carlos

Mexikar idazlea (Mexikoko Hiria, 1938). Mexikoko XX. mendeko gizartea, politika eta kultura ondoen aztertu dituen idazleetako bat izan da. Salvador Novo poetaren ikasle izan zen, eta hark erakutsi zion gizartearen edozein alorretan barneratu ahal izateko behar zuen indarra eta sendotasuna bereganatzen. 1970eko hamarraldian bere herrialdeko iritzi sortzaile nagusietako bat izan zen, batez ere, Siempre! kultura gehigarrian egin zituen berrikuntzei esker. Gazte-gaztetatik Mexikoko kultura gehigarri eta aldizkari nagusietan parte hartu zuen. Monsiváisen lan gehienak aldizkarietan edo ahoz aho zabaldu dira. Bere kronikak hainbat liburutan bildu dira: Principios y potestades (1969, Printzipioak eta ahalmenak); Días de guardar (1971, Gordetzeko egunak), 1968ko ikasleen higikundeari buruzkoa; Amor perdido (1976, Maitasun galdua), zinemako, sindikalismoko, politikako eta beste hainbat alorretako mitoei buruzkoa; Entrada libre, crónicas de la sociedad que se organiza (1987, Sarrera librea, antolatzen den gizartearen kronika); Escenas de pudor y liviandad (1988, Lotsa eta arinkeriazko eszenak); Los rituales del caos (1995, Kaosaren errituak); Nuevo catecismo de indios remisos (1982, Indiar makurren dotrina berria), Monsiváisen orain arteko kontaketa lan bakarra.