Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montale, Eugenio

Italiar olerkaria (Genova, 1896 - Milan, 1981). Bere olerkiek estilo hermetikoa dute, pesimismoa, eta egungo gizakiaren angustia eta bakardadea islatzen dute. Pegaso, Pan, Solaria eta Letteratura aldizkarietan idatzi zuen. Croce-k bultzatu zuen faxismoaren kontrako adierazpena izenpetu zuen idazleetako bat izan zen. 1945ean, Corriere della sera egunkariko zuzendari izendatu zuten. Italiako XX. mendeko poetarik nagusitzat hartua da, Ungarettirekin batera. Idatzi dituen lan aipagarrienak: Ossi di seppia (1925, Sepia hezurrak), Occasioni (1939), Quaderno di traduzioni (1948, Itzulpen koadernoa); La bufera e altro (1956, Ekaitza eta beste), La farfalla di Dinard (1961, Dinard-ko tximeleta), hitz lauzko lana; Auto da fe (1966, Fedeko aitormena), Satura (1971) eta Sulla poesia (1976, Poesiaz), lan kritikoak.  v  1975ean, Literaturako Nobel saria jaso zuen.