Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montalbán, Begońa

Bizkaitar eskultorea (Bilbo, 1958). Bartzelonako Massana Eskolan ikasi zituen eskultura eta irudia 1986-1991 urteetan. 1991tik 1999 bitartean, hamabi bakarkako erakusketa aurkeztu ditu, gehienak Katalunian eta Valentzian. Taldekako erakustaldi eta erakusketa ugaritan ere izan da bere eskultura eta instalazioekin –Madrilgo Arcon, besteak beste–, baina gehienetan Euskal Herritik kanpo erakutsi du bere lana. 2000. urtean Gure Artea erakusketan parte hartzeko hautatu zuten bere El sabor del recuerdo instalazioa. Beka eta laguntza ugari eskuratu ditu, arte plastikoen alor askotan: pinturan, argazkigintzan, grafismo elektronikoan…