Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michelet, Jules

Frantses historialari eta idazlea (Paris, 1798 - Hyères, 1874). Frantziako Nazio Artxiboen Historia saileko zuzendari eta Collège de Franceko irakasle izan zen. Napoleonen alde jarri zen, eta horrek arazoak ekarri zizkion. Ideologia liberala, elizaren kontrakoa, eta historiaren ikuspegi erlijioso eta erromantikoa azaldu zuen bere lanean. Idatzi zituen lanen arteanPrincipes de la philosophie de l’Histoire (1827), Histoire Romaine (1831, 2 liburuki), Histoire de France (1833-67, 20 liburuki), Histoire de la Révolution française (1847-53, 17 liburuki) eta Histoire du XIX siècle (1872-75, 3 liburuki) ditu azpimarragarrienak.