Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michigan

Estatu Batuetako erdi-ipar-ekialdeko estatua, Aintzira Handien lurraldean; 150.779 km2 eta 9.258.000 biztanle. Lower eta Upper penintsulek osatzen dute. Klima kontinentala da, ez oso gogorra, Aintzira Handiak hurbil daudelako. Biztanle gehienak hirietan bizi dira, hegoaldean. Hiriburua, Lansing; hiri nagusia, Detroit, automobil industriaren mundu osoko gune nagusia (Ford, General Motors, Chrysler). Meagintza, burdina, petrolioa. Altzariak.