Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michelena Aguirre, José

Gipuzkoar militante abertzalea (Irun, 1906 - Donostia, 1982). Gaztetandik izan zen EAJko kide. Anaiarekin batera euskal erresistentzia antifrankistaren Informazio Zerbitzua sortu zuen, 1936-1939 urteetan egoitza Baionan izan zuena. Urte haietan bizitza ugari salbatu zituen. Alemaniarrek Europa okupatu zutenean, EAJ alderdia zuzendu zuen Saint-Paul les Dax-etik, José Antonio de Aguirreren gidaritzapean. Informazio baliagarria eskaini zien amerikarrei, frantsesei eta ingelesei. Europako gerra bukatu ondoren, borroka antifrankistaz arduratu zen Frantziatik. 1965. urtean Hego Euskal Herrira itzuli zen eta politika utzi zuen.