Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michelangelo Buonarroti

Italiar Berpizkundeko arkitektoa, eskultorea eta margolaria (Caprese, 1475 - Erroma, 1564). Pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Oso gazte zela Laurendi gortean bizi izan zen, eta urte batzuk Venezian, Bolonian eta Erroman igaro eta gero Florentziara itzuli zen. Julio II.a, Leon X.a eta Klemente VII.a aita santuen agindupean izan zen. Medicikoak Florentziatik egotzi zituztenean Errepublikaren agindupean egon zen hiria gotortzeko lanetan. Michelangelo Berpizkundeko artistarik garrantzitsuena izan zen, eta barrokoaren aitzindari ere izan zen. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan, beti batasunez eta koherentziaz. Arte guztien artean eskultura zuen gogokoen, marmolezkoa bereziki. Nekez bil daitezke Michelangeloren obrak, denak izan baitira artearen historian zehar garrantzitsu; dena den aipagarri dira besteak beste: eskulturen artean; La Madona de la scala (1489 - 1494), La Pietá (1499), David (1501 - 1504), Mossé (1516), la Pietá Rondanini (1550 - 1555). 1547an San Pedroko basilikako arkitekto nagusi izendatu zuten; une hartatik aurrera arkitektura bilakatu zen Michelangeloren lanbide nagusia.