Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michelson, Albert A

Estatu Batuetako fisikaria, jatorriz alemaniarra (Strelno, Prusia, 1852 - Pasadena, 1931). Argiaren lastertasunari buruzko ikerketak egin zituen eta argiaren lastertasuna zehaztu zuen; espektro-lerroen egitura aztertu zuen eta distantzia argi uhinen bidez neurtzeko interferometroa asmatu zuen. 1907an Fisikako Nobel saria eman zioten.