Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michigan

Estatu Batuetako aintzira, Aintzira Handien arroa osatzen duen bostetako bat, hirugarrena neurriari dagokionez; 58.016 km2. Munduko seigarren aintzirarik handiena da, eta ur geza dutenen arteko laugarrena. Huron aintzirarekin dago loturik Mackinac izeneko itsasartearen bitartez. Gehieneko luzera 516 km-koa da, eta zabalera 189 km-koa. Gehieneko sakonera 281 m-koa da. Arrantza, merkataritza, garraioak eta ikatz eta burdin meategiak dira Michigan inguruko ekonomiaren oinarriak. Hiri nagusiak Chicago eta Milwaukee dira.