Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Michael, George

(Jaiotza izena, Georgios Kyariakou Panayiotou). Britainiar musikaria (Londres, 1963). Hamasei urte zituela, eskola utzi eta musika talde bat sortu zuen, The Executive, Andrew Ridgeley-rekin. Kaleratu zuten lehen diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen mundu erdiko gazteen artean, Wham Rap!, Come On!, Careless Whisper edota Club Tropicana bezalako kantuekin. 1984an musika zerrendetako aurreneko tokia lortu zuten Wake Me Up Before You Go kantuarekin. 1986an taldea desegin egin zen, eta George Michaelek arrakasta handiko karrera hasi zuen bakarrik: I Want Your Sex, Faith, Father Figure, One More Try, Monkey, Kissing A Fool, Praying For Time, Freedom, Don't Let The Sun Go Down On… Bere arrakastaren sendogarri bi sari garrantzitsu jaso zituen: britainiar kantari onenarena eta urteko disko onenaren Grammy saria.