Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martin, Frank

Suitzar musikagilea (Genova, 1890 - Naarden, Holanda, 1974). XX. mendeko suitzar musikagilerik ezagunena. Hasieran Bach-en eta frantses eskola inpresionistaren eragina izan zuen (Fauré, Ravel). 1930etik aurrera hamabi tonuen teknika erabiltzen hasi zen. Aldi horretakoa da Le Vin Herbé (1938-41). Beste lan garrantzitsu batzuk ditu: Der Sturm (1952-1955, Ekaitza) opera, Golgotha (1945-1948) oratorioa, eta Requiem (1971-1971). Orkestrarako eta ganberako musika ere idatzi zuen. Lanik ezagunena Petite symphonie concertante (1945) du.