Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

martin-arrantzale

iz. Zool. Koraziformeen ordenako alzedinidoen familiako txori sendo moko-luzea (Alcedo atthis). 16 cm inguru luzea da, eta hanka eta isats-motza eta hanka motzak ditu. Gaineko aldea urdin berdexka, papar-sabelak hori eta herdoil kolorekoak, eta lepo ingurua zuria ditu. Erreka eta errekastoen inguruetan ibiltzen da, eta han harrapatutako arrainak eta intsektuak janez elikatzen da. Europa guztian, Asiako erdian eta hegoaldean eta Afrikako ipar-mendebalean bizi da. ik. martineta, hondar txori, ur xori gorri.