Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martin, Dean

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Ohio, 1917 - 1995). Balada kantaria eta noizbehinkako aktorea zen hasieran; Jerry Lewis-ekin bikotea osatu zuenean egin zen ospetsu. Komiko bikote honek hamasei film egin zituen, denak ere arrakasta handikoak Estatu Batuetan. Apurka, bere aktore lanak gaina hartu zion kantagintzari, eta bakarka egin zuen karreran ez da falta film ederrik: Río Bravo (1959), H. Hawks-ena, Ekartzak musu, ergel hori (1964, Kiss me, Stupid), B. Wilder-ena, besteak beste.