Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martin, Jacques

Frantses komikilaria (Estrasburgo, 1921). Jacques Martinen sail nagusia (hogei bat album) Alix-en abenturen saila da. Alix galiar gazte bat da, erromatar kultura duena; Enak egiptoar jatorriko bere lagunarekin, Julio Zesarren garaiko erromatarren munduan barrena bidaiatzen da. Sail horren ezaugarri nagusia dokumentazio historikoaren zehaztasuna eta gertaeren sendotasuna da.