Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martin, Archer

Britainiar biokimikaria (Londres, 1910 - 2002). Kromatografia lanengatik da batez ere ezaguna. Nahastura konplexuetako gaiak bakartzeko teknika merke azkarra asmatu zuen. Lan horri esker 1952ko Kimikako Nobel saria lortu zuen Synge bere lankidearekin.