Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Martin I.a Gizatiarra

edo Zaharra. Aragoiko eta Kataluniako erregea (1395-1410) eta Sardiniako eta Siziliako erregea (1409-1410). (Perpinyà, 1356 - Bartzelona, 1410). Petri IV.aren semea. Bere anaia Joan I.aren lekua hartu zuen Aragoiko eta Sardiniako aginpidean. Erresuma baketu zuen. Bere seme Martin Gaztea Siziliako erregea hil zenean, aitak hartu zuen koroa 1409an. Ondorengorik gabe hil zenez gero, Caspeko Hitzarmenean erabaki zen Aragoiko eta Kataluniako koroa Fernando I.aren esku uztea.