Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lome

Togoko errepublikako hiriburua, errepublikaren mendebalean, Beningo golkoaren ertzean. 283.000 biztanle. Apezpikutegi katolikoa. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Bertan dute hasiera errepublika iparralde-mendebal zeharkatzen duten burdinbideak. Merkataritza eta industriagune garrantzitsua (ehungintza, janari industria). Fosfatoak, kotoia, kafea eta kokoak esportatzen dira.