Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lombardi, Francisco

Perutar zinema zuzendaria (Tacna, 1949). La ciudad y los perros (1985) filmarekin egin zen nazioartean ezaguna. Oso zinemagile polemikoa da. Limako Unibertsitatean eta Santa Feko (Argentina) Fernando Birriren dokumentu eskolan ikasi zuen. 1977an egin zuen lehen filma, Muerte al amanecer, Venezuela eta Peruren lankidetza gisa. Lonbardiren beste film batzuk dira: La boca del lobo (1988), Caídos del cielo (1990, gaztelaniazko filmik oneraren Goya saria), Sin compasión (1994), Bajo la piel (1996, Zilarrezko maskorra Donostiako Zinemaldian). Inca Films enpresa sortu zuen. El Correo egunkarian eta Hablemos de cine aldizkari ospetsuan idatzi izan du zinema kritikari gisa.