Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

London

Kanadako hego-ekialdeko hiria, Ontarioko herrialdean, Tamesis ibaiaren ertzean, Detroit eta Torontoko hirien artean. 254.288 biztanle (292.700 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Elizbarruti protestantea eta katolikoa. Nekazaritza lurralde oparo bateko merkataritza eta finantzagune garrantzitsua da. Industria ere oso garatua dago: janari industria, mekanika eta tresna elektrikoak, ehungintza, motorrak (diesel).