Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lomonossov, Mikhail Vasilievitx

Errusiar idazlea, zientzialaria eta irakaslea (Mitxaninskaia, Arkhangelsk, 1711 - San Petersburgo, 1765). Arrantzale txiro baten semea zen, baina etxetik alde egin eta Marburgoko (Alemania) unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1741. urtean San Petersburgoko Zientzien Akademiako kide egin zen eta kimikako irakasle 1745ean. Moskuko unibertsitatea sortu zuen 1755. urtean eta ikerketa interesgarriak egin zituen Artiko aldean. Errusiako literatura erabat irauli zuen, literatura eta erlijio hizkuntzak bereizi zituen lehen idazle errusiarra izan baitzen. Zientziaren alor asko landu bazituen ere bere obren artean aipagarrienak errusieraren gramatika bat (1755) eta Errusiaren historia bat (1766) dira.