Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

London, John Griffith

(Jack London deitua). Estatu Batuetako eleberrigilea (San Francisco, 1876 - Glen Ellen, Kalifornia, 1916). Oso abenturazalea zen eta grina hori erakutsi zuen bere eleberrietan. Londonek bere joan-etorrietan oinarritu zuen, hein handi batean, bere obra; fikzio erromantikoa eta aldi berean errealista, batzuetan gordina, sortu zuen. Arrakasta handia izan zuen. Egilearen garaiko gizarteko ezak eta gabeziak ere agertu zituen. Obra ezagunenak: The Call of the Wild (1903, Oihanaren deia, G. Etxeberriak euskarara itzulia), The Sea-Wolf (1904, Itsas otsoa), White Fang (1907, Hagin zuria), Martin Eden (1909). London sozialista zen, eta bere eleberrietan sarritan adierazi zituen bere iritziak: The Iron Heel (1908, Burdinazko orpoa).