Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Knörr Borrŕs, Endrike

Arabar hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzain osoa (Tarragona, 1947 - Gasteiz, 2008). EHUren Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean Euskal Filologiako saileko zuzendaria zen, baita unibertsitate horretako katedradun ere. Euskaltzain osoa izan zen 1977az gero; Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko kide eta euskaltzainburuorde izan zen. Onomastikaren alorrean Onomastika vasca en zonas hoy no vascófonas lana argitaratu zuen 1997an. Lan ugari argitaratu zituen, euskararen historiaz, testu zaharrez, hiztegigintzaz, hizkuntzalaritzaz, onomastikaz eta historiaz. Zenbait itzulpen ere egin zituen, euskarara eta gaztelaniara.