Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Knörr Borrŕs, Roman

Arabar enpresaburua (Sueca, Valentzia, 1939). Ibilbide luzea egin du enpresaren munduan, 1965ean lehen urratsak Areito S.A. Gasteizko enpresa taldean egin zituenetik. Izan ere, hainbat enpresatako zuzendaritzan izan da (KAS, Knörr Elorza, Zumos de Navarra, Miko, Avidesa, Castillo de Marcilla eta S.A. Alimentación). Bost urtez, 1994tik 1999ra, SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteko presidente izan ostean, Confebask euskal enpresaburuen elkarteko buru egin zen 1999an, Baltasar Erraztik presidentzia uztea erabaki ostean. Egun Areito S.A. Carbónicas Alavesas konpainiako presidentea eta CEOE Espainiako patronalaren Zuzendaritza Batzordeko kidea da.