Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Knuth, Donald Ervin

Estatubatuar informatikaria (Milwaukee, 1938). Lehenbizi matematikak ikasi zituen Case Institute of Technologyn, eta bertan BS (Bachelor of Sciences) eta MS (Master of Sciences) diplomak lortu zituen aldi berean. 1963an matematikako doktoregoa lortu zuen Kaliforniako Institute of Technology Unibertsitatean. Bertan hainbat ikerketa egin zituen Stanfordeko Unibertsitateko informatikako irakasle izan aurretik. 1962. urtean hasi zuen The Art of Computer Programming lana, eta zazpi aletan banatzeko asmoa erakutsi zuen. Lehenengo hirurak besterik ez zituen idatzi, eta milioi bat aletik gora saldu zituen. Beste lan batzuez gainera, hamar urte baino gehiago eman zituen edizio sistema baten inguruan eta testu orrialde batera eramateko proiektuan, TEX sisteman hain zuzen. Hainbat zientzia akademiatako kide da, Pariskokoa besteak beste. Paris, Oxford eta San Petersburgoko unibertsitateetako honoris causa doktore da, eta baita Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetakoa ere.