Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Knossos

Antzinako hiria, Kretako iparraldean. K.a. 3000. urtea baino lehenagokoa; Minos zibilizazioaren gune nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Knossosko jauregi handiaren ikerketetatik ezagutzen da zibilizazio minoikoa. Greziar elezaharren arabera, Minos erregearen hiriburua zen, eta bertan zegoen laberintoa. Hiria suntsituta gelditu zen K.a. 1400. urte inguruan, arrotzen erasoz ziurrenik, baina gero greziar hiri jorietakoa izan zen K.o. IV. mende arte.