Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

knidoblasto

iz. Biol. Knidarioen zelula pozoitsua. Knidoblastoek espiral formako harizpi bat dute barnean, kizkurtuta; harizpi hori lasaitzen denean zelula lehertu egiten da eta kanpora isurtzen da knidoblastoko isurkari pozoitsua. Etsaiek eraso egiten dietenean edo harrapakin bat harrapatzerakoan isurtzen dute pozoia. Knidoblastoen pozoiak kalte arinak eragin ohi ditu, baina badira gizakiari ondoez larriak ekartzen dizkioten knidoblasto motak ere.