Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

knidario

iz. Zool. Izen bereko filum-eko uretako animalia ornogabea. Zelenterodun izenaz ere ezagutzen dira. Oso egitura bakuneko gorputza dute. Bi azaleko zorro batzuk besterik ez dira. Zelentero izeneko digestio zaku handi bat dute barnean, eta zulo beretik bideratzen dituzte ahoaren eta uzkiaren egitekoak. Garro mehe luzaranez inguratua dute zulo bakar hori. 4-6 xaflatako simetria dute. Zerbaiti itsatsita bizi direnek (polipoek) ahoa gora begira dute, eta ezerekin loturarik ez dutenek (marmokek) berriz behera begira. Lau klase hartzen ditu: antozooak, kubozooak, hidrozooak eta eszifozooak.