Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos Ia Portugalgoa

Portugalgo errege 1889-1908 bitartean (Lisboa, 1868 - Lisboa, 1908). Luis I.a bere aitaren ondorengoa izan zen. Portugalgo politikan zeuden bortxakeria eta liskarrei amaiera emateko João Franco ministroari diktadura osoa eskaini zion. Kontrako oposizio gogorra sortu zen Portugal osoan. 1908an atentatu batean hil zituzten Karlos I.a bera eta Luis haren semea. Manuel II.a haren semea izan zuen ondorengo.