Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos, Ingalaterrakoa

Galesko printzea eta Erresuma Batuko erregegaia (Londres, 1948). Elisabet II.a erreginaren eta Edinburgoko Filipe printzearen seme nagusia. Lady Diana Spencerrekin ezkondu zen 1981ean, eta 1992an banandu ziren. Bien arteko gorabeherek krisi sakonean murgildu zuten britainiar monarkia.