Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos Martel

(Mailua deitua). Frankoen errege eta Karlos Handiaren aitona (688 - Quierzy-sur-Oise, 741. Frisiarrak, saxoniarrak, bavariarrak, turingiarrak eta alemanak mugetan mantendu zituen. Abd al-Rahman Kordobakoaren gudarosteak Frantzian sartu zirelarik, Poitiers-en gelditu eta menderatu zituen (732). Elizaren ondasunak laikoen eskuetan jarri zituen, baina beste alde batetik kristautasuna zabaltzen lagundu zuen, S. Bonifazio babestuz batez ere.