Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos Austriakoa

Asturiasko printzea, Filipe II.a Espainiakoaren eta Maria Portugalgoaren semea, Espainiako erregetzarako oinordekoa (Valladolid, 1545 - Madril, 1568). Gaztelako gorteek oinordekotzat ezagutu zuten 1560an, baina aitak oinordekotza kendu zion. Aitari zion gorrotoak Herbehereetan matxinatuekin haren kontrako azpijokoan aritzera bultzatu zuen. Preso harturik, kartzelan hil zen; ez da jakin aitak aginduta hil zuten.  v  Schiller-ek tragedia bat idatzi zuten haren bizitzaz, eta Verdik opera bat: Don Carlo.