Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos Ia Austriakoa

Austriako enperadore (Kaiser), Hungariako errege (Karlos IV.a) eta monarkia austro-hungariarreko azken erregea (Persenbeug, 1887 - Madeira, 1922). Frantzisko Josef I.a enperadorearen biloba zen, eta bere osaba Frantzisko Fernando hil zutenean Habsburgotarren tronurako oinordeko egin zen. Austria eta Hungaria I. Mundu Gerraz kanpora gordetzeko ahaleginak egin zituen, baina denetan huts egin zuen. Mundu Gerraren ondorengo nazionalismoaren gorakadak inperioaren desegitea ekarri zuen. 1918an bere kargua utzi zuen. Suitzara erbesteratu, eta bi aldiz ahalegindu zen berriro Hungariako errege izateko, baina erbestean hil zen, Madeira uhartean.