Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos

Erroma eta Germanietako zazpi enperadoreren izena.  v  Karlos I.a. ik. Karlomagno.  v  Karlos II.a. ik. Karlos II.a Burusoila, Frantziakoa.  v  Karlos III.a. ik. Karlos III.a Gizena, Frantziakoa.  v  Karlos VI.a Luxenburgokoa. Alemaniako enperadorea 1346-1378 bitartean (Praga,1316 - Praga, 1378). Joan Luxenburgokoa, Bohemiako erregearen semea zen. Pragako artzapezpikutegia (1344) eta unibertsitatea (1348) sortu zituen. 1356an Urrezko Bulda eman zuen, enperadorearen hautaketa arautzeko: elizako hiru hauteslek (Maguntziako, Koloniako eta Treverisko artzapezpikuek) eta lau hautesle laikok (Bohemiako erregeak, Rhin-eko konde palatinoak, Saxoniako dukeak eta Brandenburgoko margrabeak) hautatu behar zuten.  v  Karlos V.a. ik. Karlos I.a Espainiakoa.  v  Karlos VI.a. Hungariako erregea, Siziliakoa eta Alemaniako enperadorea 1711-1740 bitartean (Viena, 1685 - Viena, 1740). Espainiako erregetzarako gerran (1711-1714) errege izateko hautagaia izan zen. Espainiako erregetzari uko egin truke Herbehereak, Milan, Napoli eta Sardinia eskuratu zituen. Poloniako erregetzarako gerran (1733-1738) galdurik, ordea, Napoli eta Sardinia Espainiako erregeari itzuli behar izan zizkion.  v  Karlos VII.a Alberto. Alemaniako enperadorea 1742-1745 bitartean (Brusela, 1697 - Munich, 1745). Bavariako printze hauteslea zen. Karlos VI.a hil zenean, Austriako erregetzarako gerra piztu zuen. Frantziaren laguntzarekin enperadore koroatzea lortu zuen (Frankfurt, 1742) baina gerra amaitu baino lehenago hil zen.