Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karloff, Boris

(Charles Edward Pratt jaiotza izenez). Britainiar antzezlea (Dulwich, 1887 - Londres, 1969). Kanadara emigratu zuen 1909an, eta han antzerki talde batean hasi zen lanean. Zinemaren izarrik handiena izan zen bere garaian. Oso itxura bereziko aurpegia zuen eta horrek paper laburrak jokatzeko aukera eman zion. Film asko egin zuen, baina hogeita hamarreko hamarkadan egin zituenekin lortu zuen, batez ere, ospea: Momia (1932, The Mummy), Fu Mantxuren Mozorroa (1932, The Mask of Fu Manchu), baina batez ere Frankenstein doktorearen munstroarena egin zuelako bilakatu zen belaunaldi baten baino gehiagoren mitoa James Whale-ren eskutik (1931, Frankenstein), gerora hainbat bertsio berri izan zituen filmean.