Kantrowitz, Adrian
Estatubatuar kirurgialaria (New York, 1918). Bihotzeko ebakuntzetan aditua da, eta bihotz mekanikoen aitzindaria. Estatu Batuetako lehen bihotz transplantea egin zuen 1967an. Brooklyngo Maimonides Medical Center-eko kirurgia zuzendaria izan zen 1964. urtetik 1970. urtea arte, eta urte horretatik aurrera Detroiteko Sinai Ospitaleko kirurgia saileko burua izan da.
- Kanton
- kantonamendu
- Kantor, Tadeusz
- kantore
- Kantorovitx, Leonid Vitalievitx
- Kantrowitz, Adrian
- kantu 2
- kantu 1
- kantutegi
- kantxa
- kantxil