Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kantorovitx, Leonid Vitalievitx

Errusiar matematikari eta ekonomialaria (San Petersburgo, 1912 - 1986). San Petersburgon egin zituen ikasketak. 18 urte zituela matematika doktoradutza lortu zuen. 1964an Sobiet Batasuneko Zientzia Akademian sartu zen, eta 1965ean Lenin saria irabazi zuen. Hainbat liburu idatzi zituen ekonomia sozialistan produkziobideak eta inbertsioak ongien egiteko moduak aztertzeko eredu matematikoak proposatuz: Produkzioaren antolamentu eta plangintzarako eredu matematikoak (1939), Kalkulu ekonomikoa eta baliabideen erabilerarik egokiena (1960). 1975ean Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen Tjallin Koopmans-ekin batera.