kantonamendu
iz. Zenbait estatutako administrazio barrutia; Frantziako estatuko administrazio barrutia, udalaren eta suprefeturaren artekoa. Hauteskunde barrutiaren egoitza da gaur egun; iraganean bake-epaileena. Baionako eta Oloroeko suprefeturen menpean daude Ipar Euskal Herriko kantonamenduak. Paueko prefeturaren eta Pirinio Atlantikoak departamenduko Kontseilu Nagusiaren eremuan barnean daude aldi berean bi suprefetura hauek. Hogeita bat kantonamendu bereizten dira gaur egun Ipar Euskal Herrian. Lapurdin (Baiona suprefetura): Angeluko iparraldea, Angeluko hegoaldea, Baionako ekialdea, Baionako iparraldea, Baionako mendebala, Baionako hegoaldea, Miarritzeko mendebala, Hiriburu, Uztaritze, Bidaxune, Ezpeleta, Hazparne, Hendaia, Donibane Lohizune; Nafarroa Beherean (Baionako suprefetura): Bastida, Iholdi, Baigorri, Garazi, Donapaleu; Zuberoan (Oloroeko suprefetura): Maule, Atharratze.