Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kantor, Tadeusz

Poloniar eszenografo eta antzerki zuzendaria (Wielopole, 1915 - Krakovia, 1990). Krakoviako Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. Pintura eta eszenografia ikasi zuen, baina antzerkirako egindako lanengatik da, batez ere, ezaguna. 1942an hasi zen, alemanen okupazio garaian, ezkutuko antzerkia egiten. 1956an Cricot 2 antzokia inauguratu zuen, eta bertako zuzendaria eta buruzagi artistikoa izan zen. Antzoki horretan literatura lanen moldaketak egin zituen hasieran, eta bere antzerki lanenak ondoren. Hainbat sari jaso zituen, besteak beste, Basileako Goethe Fundazioaren Rembrandt saria (1978). Antzerki lanen artean ditu: Klase hila (1975), Wielopole, Wielopole (1980), Ez naiz sekula itzuliko (1988), Gaur nire urtebetetzea da (1991, hil ondoren estreinatua).