kantxil
iz. Zool. Artiodaktiloen ordenako tragulidoen familiako hausnarkari txiki zango-mehea (Tragulus kanchil). 40 cm inguru izaten luze da eta 25 bat gora bizkarraren gunerik garaienean; bizkar konkortua du. Goiko letaginak luzeak eta bistakoak ditu arrak. Ilea, hori gorrixka edo arre argia izaten du, orbain eta zerrenda zuriz tantatua. Asiako hego-ekialdean eta Javako, Sumatrako eta Borneoko uharteetan bizi da.