Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Petrovna

Errusiako tsarra (Kolomenskoe, 1709 - San Petersburgo, 1762). Petri Handiaren eta Katalina I.aren alaba. Ez zuen ardura handirik izan estatuko arazoaz, Petri II.a bere lehengusua hil zen arte. Bere lehengusina Ana Ivanovnak erregetza hartzearen alde agertu zen Elisabet. Hura hil ondoren, Elisabeten iloba jarri zen errege, artean haurra, eta Elisabetek, ahalegin luze baten ondorioz, bere lekuan jartzea lortu zuen. Austriaren Oinordekotza Gerran eta Zazpi urteko Gerran Errusia parte hartzera bultzatu zuen. Petri III.a izan zen Elisabeten ondorengoa.