Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Ia Katolikoa

Gaztelako erregina (Madrigal de las Altas Torres, 1451 - Medina del Campo, 1504). Gaztelako Juan II.aren eta Portugalgo Elisabeten alaba. Fernando printzearekin ezkondu zelarik, Aragoiko erregina bihurtu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Frantziako Luis XI.ak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna. Espainiako herrialdeen batasunaren alde egin zuen. Elisabet eta Fernandoren lehen helburua monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kolon-i lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).