Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet Portugalgoa

Espainiako erregina eta Alemaniako enperadorea (Lisboa, 1503 - Toledo, 1539). Portugalgo Manuel I.aren eta Aragoiko Mariaren alaba. Espainiako Karlos I.arekin ezkondu zen, eta hura bidaietan zebilen bitartean Espainiako arazoak trebeki konpondu zituen. Portugalekin itun bat izenpetu zuen Molukas uhartea haiei emateko. Cambray-ko bakea izenpetu zedin ahaleginak egin zituen.